Biotz Alai Abesbatza, Algorta auzoan egoitza duen ahots grabeen abestatza da.
Euskal kompositoreei arreta berezia emanez, musika korala zabaltzea eta abestea da bere helburu nagusia.
Besteak beste , Jesus Gurudi, Luis Aramburu, Luis Iruarrizaga, Pablo Sorozabal, Francisco Madina, Raimundo Sarriegi, Tomás Garbizu, Jose Mª Usandizaga, Eduardo Mokoroa eta Xabier Sarasolaren lanak jasotzen ditu bere errepertorio zabalak, nahiz eta honetara soilik ez mugatu. Beste estilo eta garaietako lanak ere lantzen ditu, bereziki, klasikoak, espiritualak eta errenazimenduko garaikoak.
San Nikolas de Bari eleizan 1923an sortutako abesbatza mixto batetik eratu zen.
1966 an gaurko ahots grabeen egiturarekin erregistratu zen, elkarte musikal bezala, Juanjo Gainzaren zuzendaritzapean.
Emanaldiak estatuko hiriburu askotan entzunak izan dira eta lehiaketa eta txapelketa ugarietan ere parte hartu du ( Tolosa, Neutchatel, GorizziaPecs, Torrevieja…),sari garrantzitsuak irabaziz.
Alemania, Holanda, Belgica, Inglaterra, Gales, Francia, Checoslovaquia Portugal, Venezuela eta Argentinan hainbat bira burutu ditu.
Hainbat erankunde eta solistek Biotz Alairekin elkarlanean aritu dira. 2015 urtetik iparraldeko Anne Etchegoyen abeslariaren abesbatza laguntzale bezala aritu da kontzertu ugari emanez. Hoien artean 2015teko abuztuaren 26an Bilbon hiru mila pertsonen aurrean Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin emandako emanaldia azpimarratu daiteke.
2016 ko urtarrilaz geroztik Juanlu Diaz Emparanza da zuzendaria.
2016ko Urrian Biotz Alai txiki umeen abesbatza sortu da adin goitiziarretatik musika koralarekiko maitasuna zabaltzeko