San Nicolas de Bari-ko parrokia-abesbatza gisa sortu ginen 1923an Algortan. Hastapenetan Manuel Gainza jauna izan genuen lehenengo zuzendaria eta Angel Uriguen jauna ondoren. 1966. urtean eta Juan Jose Gainza jaunaren zuzendaritzapean, lehenengo zuzendariaren semea hain zuzen ere, aro berri bat zabaldu zitzaigun. Abesbatza kanpora begira jarri genuen, eta elizan ez ezik kultura-aretoetan ere abesten hasi ginen: lehiaketa, emanaldi, kantu-bira zein disko grabaketak; distira handiko lana izan zen garai hartzakoa. Ekitaldi eta sarien artean nabarmenenak aipatuko dizkizuegu, aspaldikoak badira ere ez ditugulako ahaztekoak:
Sariketetan parte hartu izan dugu:
Lehen Saria Ahots Grabeetan, Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan (1969)
Lehen Saria Torreviejako Habanera Lehiaketan (1970).
Lehen Saria Torreviejako Polifonia Lehiaketan (1972).
Langolleneko (Gales) jaialdian arrakasta handiz hartu genuen parte (1972 eta 1973).
Urrezko domina, Neuchatel-eko (Suitza) Nazioarteko Lehiaketan (1985).
Lehen Saria, Euskadiko Ahotsak lehiaketan (1979).
Hiri ezagunetan ere abestu dugu:
Langollen (1973), Xixon, Salamanca, Madril (Televisión Española), Paris (Tele France),Bartzelona (1981), Gorizzia (1984), Neuchatel (1985), Coruña (Encontro de Habaneiras, 1987), Lisboa (1987), Caracas (1989), Santiago de Compostela (1991), Buenos Aires (1993), Pecs (Convival Song Festival,1996), Palma (2000), Munich (2002), etab..
Elkarlanean:
Taldeei dagokiolarik, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Getxoko Andres Isasi Banda, Bilboko korala eta Uribe Kostako Txistulari Taldearekin aritu gara; eta bakarlariei gagozkiolarik, Ainhoa Arteta sopranoa, Joakin Atxukarro pianojolea, Pedro Guallar organo-jolea eta Anne Etchegoyen abeslaria aipatuko ditugu.
Bestalde, nabarmentzekoak dira eskaini ditugun zenbait obra ezagun, esaterako: Cherubini-ren “Requiem in re mino" obra abestu dugu Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Sestaoko Orfeoia eta Deustoarrak-ekin batera (1985); Bizente Goikoetxearen In Honorem Inmac. Concep. B.M.V. Missa lana ere eskaini genuen Euskal Kamerata taldearekin batera (2003).
Grabatu ditugun diskoak:
Bost disko grabatu ditugu.
Bizente Goikoetxearen In Honorem Inmac. Concep. B.M.V. Missa lana grabatu genuen zuzenean Euskal Kamerata taldearekin batera, eta beranduago gure zuzendaria izango zen Josu Soldevillaren zuzendaritzapean (2003)
Deustoarrak eta Sestaoko Orfeoiarekin batera Coliseo Albian (Bilbo, 1979) emaniko kontzertua, eta RNEk grabatu zuena, berrargitaratu dugu (2015)
Omenaldiak:
Gure ibilbide luzeak Bizkaiko Abesbatzen Elkartearen omenaldia jaso zuen (1998).
Athletic Club futbol taldearen 100. urteurrenean ere abestu genuen Ainhoa Artetarekin batera.
Aixegetxo Saria “Kultura Ondarea” sailean jaso genuean (2013)